XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BANKA

Bankari izendatzen dena subastetarako etab. tasatzaile ona izatea komeni da.

Bankariak ere jokoan parte hartzekotan, bere kapitala eta bankuarena nahasi gabe erabili behar ditu.

Jokalariak lautik gora direnetan, bankaria bankari-tasatzaile izango da soilik eta jokoan ez du parterik hartuko.

Bankalanetarako bankaria, bere mahai eta guzti, beste jokalariengandik aparte samar eseriko da ondasun guztiak berarekin dituela: Kapitala, Jabetza tituluak, etxeak eta hotelak, jokoan zehar jokalariak erosiz joango direnak.

Bankak soldatak eta superabitak ordaintzen ditu, ondasunak saldu eta Jabetza tituluak eman.

Berak saltzen edo subastatzen ditu orube eta gainerako ondasunak.

Etxe eta hotelez berjabetzeko Bankak berauen erdiprezioa baino ez du ordaintzen.

Bankari ordaindu behar zaizkio erosten diren ondasun guztiak, tasak, isunak (multak), prestamenak eta interesak.

JOKALARI ESPETXERA DOA: 1.- Zoaz espetxera dioen laukian geratzen denean.

2.- Zoaz espetxera dioen txartela jasotzen duenean.

3.- Hiru bider segidan Bikoitza ateratzen zaionean.

OHARRA

Espetxera doan jokalariak ez ditu 20.000 pezetak jasoko, horretarako IRTEERAtik pasatzen bada ere.

Jokalaria, bere ibilaldi normalean espetxean erortzen bada, egonaldi hau ez da zigortzat hartzen bisitatzat baizik; beraz, hurrengo txandan aurrera jarraituko du ezer gertatu ez balitz bezala.

ESPETXETIK IRTENGO DA

1.- Baldin bikoitza ateratzen badu espetxean sartu ondorengo hiru lehen txandetan.

Kasu honetan bere fitxa mugitu egingo du datoen arauera.

2.- Beste jokalari bati Irten espetxetik txartela erosiz, heuren artean erabakiriko salneurrian.

Txartel hori duena espetxeratzen bada ez dago arrazoirik: Txartela bere lekura itzuli eta kalera.

5.000 pezetako isuna Bankari ordainduz.

OHARRA

- Jokalaria espetxeratzen denean, bertan egotera behartua dago hurrengo txandara arte (Irten espetxetik txartela badu ere).

Hirugarren aldiz datoak bota ondoren bikoitzik atera ez badu 5.000 pezeta ordaindu behar dizkio Bankari eta azken botaldiko datoen arauera aurreratu.

Espetxean dagoen jokalariak ere alogerak kobra ditzake, etxeak eraiki, ondasunak saldu, erosi, trukatu, hipotekatu... operazio guztiak egin ditzake.

ETXEAK

Bankuak bakarrik egin ditzake etxeen salerosketak.

Etxeak eraikitzeko kolore bereko orube guztien jabe izatea beharrezkoa da.

Adibidez: Jokalari batek 23.24.25. orubeetako JABETZA TITULUAK erosi ditu.

Hau da, kolore berdeko sail osoa.

Orduan sail honetako orubeetan etxeak eraikitzen has daiteke.

Baina sail bat erabat eraiki arte ezin daiteke beste bat eraikitzen hasi.